Kaixo Amaia eta Txomin gara. Antzuolan kokatuta dagoen baserri baten bizi garen bikote gazte bat gara eta orain dela lau urte, gure lanbidea eta bizimodua uztartzen dituen bizi-proiektu hau abiaraztea erabaki genuen.

Gure familia handia da, batez ere egunerokoan gure artean dabiltzan 250 ardi eta beste hainbat behi eta pottoka, kontutan hartzen baditugu. 30 hektareako belardia dugu eta ekologikoen aldeko apustua egin dugu hasieratik, natura zaintzea eta animaliak errespetzatzea ezinbestekoa baita gure bizi proiektu hau aurrera ateratzeko.

Ekologikoa eta jasangarria hitzak gure egunerokoan barneratuta ditugun hitzak dira eta horren adibide da Ternua arropa markarekin parte hartzen ari garen «Artileshell» proiektu berezi hau.

Euskal Herrian ardi latx ugari dago (milio bat inguru) eta honen ilearentzako irtenbide komertzial bat aurkitu dute. Orain arte botatzen zen ile hori bero-ahalmen handiko isolatzaile natural gisa neguko jantzi teknikoetan erabiltzea.

Artileshell ehuna

Hotzetik isolatzen duen eta gorputzeko beroari eusten dion ARTILESHELL betegarria ardi latxen ilez egina dago. Hau da, material erabat naturala, jasangarria eta biodegradagarria da.
Produktu sinple eta puru bezain sofistikatu eta teknologikoa.

– % 100 haize-babesgarria
– transpiragarria
– uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua (DWR)
– BLUESIGN® ziurtagiridun ehuna

Sare sozialetan aurkituko gaituzue

AMA TXO sareetan

Instagram
Facebook

Eskatu zure produktuak eta etxera eramango dizkizugu

Erosi orain